Lainoarekin hasiko dugu astean, baina, behin horiek altxatuta, hodei gutxi izango ditugu zeruan. Geratzen direnak erdi eta goi mailakoak izango dira. Arratsalderako, baina, bero hodeiak metatu daitezke. Halere, ez dute euririk iragarri. Haizeak ahul joko du, norabide aldakorretik eta gogorrago arratsaldean; Araba hegoaldean, iparretik joko du gehienetan. Tenperaturek aurreko egunen antzera ibiliko dira Gasteizen, 9 eta 23 gradu artean.
Asteartean, agertokia oso antzekoa izango da: zerua gehienetan oskarbi, eta hodeiren bat han-hemenka. Haize ahul eta aldakorra izango dugu, arratsaldean zakarrago joko duena. Tenperaturak bezperaren tartean mantenduko dira, 9 eta 23 gradu artean.