⛅ EGURALDIA

Asteburu eguzkitsua, baina hotza

Erredakzioa 2022ko irailaren 16a

Gaur hodeiak izango ditugu zeruan, ur asko botako ez dituzten arren. Astebururako, berriz, zeru eguzkitsuak eta tenperaturen jaitsierak iragarri dituzte.

Gaur zerua estalita mantenduko da egun osoan zehar, eta euri pixka bat egin dezake ere, batez ere goizean. Haizeak iparraldetik egongo du ufa, arratsaldean zakarrago. Tenperaturek beheranzko joerari eutsiko diote: Gasteizen eta inguruetan 13 eta 20 gradu arteko tenperaturak iragarri du Euskalmetek. 

Asteburuan, garbitzera egingo du. Larunbat goizean hodeiak mantenduko dira, bai eta euri pixka bat izateko aukera ere. Egun horren arratsaldean eta igande osoan zeru garbiak espero dira. Haizea gogotsu mantenduko da, bereziki larunbatean. Hurrenez hurren, larunbatean eta igandean tenperaturen tartea 7-18 eta 6-20 gradu artekoa izango doa. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago