⛅ EGURALDIA

Freskatzen ari da, baina euri handirik gabe

Erredakzioa 2022ko irailaren 15a

Tenperaturak apurka jaisten ari dira, nahiko epel mantenduta ere. Gaur arratsaldean eta bihar goizean egongo da euria egiteko aukera gehien. 

Zerua partez hodeitsu mantenduko da ostegunean, eta, noizean behin, zaparrada txikiak bota ditzake, batez ere arratsalde partean. Euri horiek ekaitz izaera hartu dezakete. Hegoaldetik joko du haizeak, baina iparreko osagaia hartuko du arratsalderako. Ohi bezala, ordu horietan gogorrago jo ahalko du. Tenperaturei dagokienez, beheranzko joera mantenduko da: 14 eta 21 gradu artekoak espero dira Gasteizen.

Biharko, hodeiak are gehiago trinkotuko dira, eta euri txikiak han-hemenka izango dira, bereziki goizean. Bezperaren kontrako ibilbidea egongo da: egotekotan, euriak goizean izango dira, eta arratsalde partean garbiago egongo omen da zerua. Haizeak iparraldetik egingo du, gogoz. Tenperaturek gradu bat edo egingo dute behera: 13 eta 20 gradu arteko aldea iragarri dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago