⛅ EGURALDIA

Bota beharrekoa botako dute hodeiek

Erredakzioa 2022ko ira. 14a, 08:24

Gaur euri pixka bat egin lezake egunaren amaieran, baina bihar nahiko ziurtzat jotzen da euria izango dugula. 

Goizean zerua tarteka hodeitsu izango dugu, erdi eta goi mailako hodeiekin. Orduak aurrera egin ahala gero eta gehiago pilatuko dira hodeiak, oso zeru estaliak geratu arte. Zaparradaren bat bota dezake egunaren amaieran. Aurreko egunetan bezala, haizea gogotsu mantenduko da hegoaldetik, bolada gogor batzuekin. Tenperaturek beherako joera hartuko dute: 15 eta 23 gradu artekoak espero dira.

Ostegunean hodeiak mantenduko dira. Eguerditik aurrera eta arratsaldean zehar euria espero da, eta litekeena da ekaitz gisa botatzea. Hego-mendebaldeko haizeak joko du goizean zehar, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du, nahiko zakar. Tenperatura are baxuagoak espero izatekoak dira: Gasteiz inguruetan 13 eta 21 gradu artean ibiliko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide