⛅ EGURALDIA

Gaurkoa ere, atzokoaren pare

Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 08:22

Hodeiak mantenduko dira gaur, eta arratsaldean atzoko ekaitz txikiak errepikatuko bide dira.

Zeru hodeitsuak izango ditugu gaur goizean, eta, atzoko hego haizearen ondoren, baliteke ere hauts gandua agertzea. Euri txikiren bat bota lezakeen arren, ez da euririk espero goizerako. Bai ordea, arratsalderako; ekaitz izaerarekin, gainera. Txingorraren aukera ere aipatu du Euskalmetek. Hego haizea mantenduko da: atzo legez, zenbaitetan gogotsu joko du, batez ere mendi inguruetan. Tenperaturei dagokienez, atzo baino suabeagoak espero izatekoak dira: 19 eta 26 gradu artekoak.
 
Asteazkenean, auskalo: Euskalmetek batean dio zeru oso hodeitsuak izango ditugula, baina Eguzki sorta zabala agertzen ditu bestean. Oro har, eredu gehienek iragartzen dute batez ere goizean hodeiak eta ostarteak izango ditugula, eta arratsaldean hodeitza handitzen joango dela, baina busti gabe. Haizea bere horretan mantenduko da, gogotsu eta hegoaldetik, eta tenperaturetan ere ez da demaseko aldaketarik espero, zertxobait jaitsita ere: 16 eta 24 gradu artekoak izango dituzte Gasteizen. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide