⛅ EGURALDIA

Beroa eta zaparrada txikiak

Erredakzioa 2022ko irailaren 12a

Haize hego indartsua izango da datozen orduetako protagonista, eta, horregatik, abisu horia eman dute, baso sute arriskuagatik. Euriak egoera arindu lezake.

Erdi eta goi mailako hodeiekin hasiko dugu astelehena, eta arratsalderako horiek ugalduko dira, zerua estalita geratu arte. Ordu horien bueltan euri pixka bat ere egin dezakeela iragarri du Euskalmetek, eta trumoitsuak ere izan daitezke. Gainerakoan, hego haize gogorra izango dugu. Haize hori eta espero diren tenperatura altuak aintzat hartuta —21 eta 30 gradu artekoak espero dira Gasteizen—, meteorologia agentziak abisu horia eman du gaurkorako EAE osoan.  

Bihar hodeiak mantenduko dira, eta zaparrada trumoitsuak errepikatu daitezke. Haizea ere hegoaldetik mantenduko da, gogotsu. Tenperaturak zertxobait jaitsiko direla espero izatekoa da: 19 eta 27 gradu arteko aldea iragarri dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago