⛅ EGURALDIA

Asteburu eguzkitsua aurrean

Erredakzioa 2022ko ira. 9a, 08:24

Gaur goizean zeru estaliak izango ditugun arren, arratsaldetik aurrera garbituko da pixkanaka. Bereziki igandean bero handia izango dugu.

Gaurko ortzia hodei askorekin ikusiko dugu goizean, behe hodeiekin; baina, egunak aurrera egin ahala zerua zertxobait garbituko da, goi hodeiekin. Norabide aldakorreko haize ahula joko du egun gehienean, eta arratsaldean gogorrago egongo du. 11 eta 21 gradu arteko tenperaturak espero dira.

Asteburuari begira, berriro eguzkia eta beroa bueltatuko dira. Bai larunbatean zein igandean goizean goiz lainoak agertu daitezke, baina, gainerakoan, zerua oskarbi geratuko da. Aintzat hartu behar da bereziki larunbateko goizean goizeko tenperaturak nahiko baxuak izango direla, baina ondoren Eguzkiak lagunduko du giroa berotzen. Gasteizen 9 eta 26 gradu arteko aldeak espero dira larunbaterako, eta 17-30 artekoak iganderako. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide