Leonor Watling, Iñaki Salvador eta Jorge Rossy batu dira Dazz Jazz jaialdira

Erredakzioa 2022ko ira. 8a, 09:52
Urriaren 20an izango da Iñaki Salvador Chris Kaserekin batera. / Vaiven

Urriaren 19tik 23ra bitartean, Vital Fundazioa kulturunea hartuko du jazzak.

Dazz Jazz jaialdiaren zazpigarren edizioak uztailetik irailera egin du jauzi, eta bost eguneko egitaraua aurkeztu du jazzaleentzat aurten. Urriaren 19tik 23ra bitartean, Vital Fundazioa kulturunea hartuko dute dagoeneko Dazz tabernatik igaro diren hainbat musikarik; tartean, Leo Sidranek, Iñaki Salvadorrek edota Flavio Boltrok ekarritako soinuek. 20:00etan izango dira saioak.

Urriaren 19an, asteazkenarekin, hasiko da jaialdia Leonor Watling, Javi Peña Trio eta Leo Sidranen emanaldiarekin. Hurrengo egunean, urriaren 20ean, Iñaki Salvador eta Chris Kaseren txanda izango da. Jesse David Quartetek hartuko du eszenatokia urriaren 21ean. Jorge Rossy, Bill McHerin eta Massa Kamaguchi helduko dira larunbatean, urriaren 22an. Eta Flavio Boltrok eta Chano Dominguez Quartetek itxiko dute jaialdia urriaren 23an.

Sarrerak eta abonuak eskuragarri daude dagoeneko musikaze atariaren bitartez. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide