Hilabete gutxi falta dira Paul Urkijo zinemagile arabarraren bigarren film luzea, Irati, pantaila handian ikusi ahal izateko, 2023ko otsailaren 24an iritsiko baita nazioarteko zinema aretoetara. Duela hainbat aste azaroaren 18rako iragarri zuten arren, azkenean estreinaldia atzeratzea erabaki dute banatzaileek, areto gehiagotara iritsi ahal izateko.
Hala ere, estreinaldi ofiziala lehenago izango da, Sitgesen, urriaren 6tik 16ra bitartean ospatuko den Kataluniako Nazioarteko Fantasiazko Zinemaldiaren 55. edizioaren sail ofizialaren barruan; igandean, hilaren 9an, izango da estreinaldi mundiala. Halaber, urriaren 28an, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea irekiko du, eta orduan lehen aldiz ikusi ahal izango da Euskal Herrian.
👹 #Sitges2022 vivirá el estreno mundial de IRATI, @PaulUrkijo, un habitual del Festival que presentará su mitología fantástica ambientada en el Euskadi medieval. pic.twitter.com/ci7CsPBYdT
— Sitges Film Festival (@sitgesfestival) July 27, 2022
📷 ¡Primeras imágenes de #IratiFilm!
— Filmax (@filmax) July 27, 2022
Tras anunciarse que la nueva película de @PaulUrkijo se estrenará en la Sección Oficial del #Sitges2022, te presentamos las espectaculares fotografías de esta historia épica repleta de aventura y fantasía.
➕ https://t.co/vLOihvslni pic.twitter.com/udqy7yL9eF
View this post on Instagram
Urkijok 2018an estreinatu zuen Errementari, bere lehen film luzea. Azken lau urteetako lanaren eta postprodukzio fasea burutu ostean, Irati labetik kanpo dago jada, Sitgeseko Zinemaldian argia ikusteko prest.
Jon Muñoz Otaegi eta Juan Luis Landaren Iratiren zikloa eleberri grafikoan libreki inspiratuta eta VIII. mendeko aro historiko ilunean girotuta —Orreagako Batailaren garaian—, Irati filmak zinema historikoa eta fantastikoa uztartzen ditu, euskal mitologiaren eragin nabarmenarekin.
Aktoreen artean, Euskal Herriko zinemagintzaren aurpegi ezagun ugari daude: besteak beste, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Iñigo Aranbarri, Nagore Aranburu, Elena Uriz, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre edo Kepa Errasti.
Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Huescako hainbat lekutan filmatu dute, 4,3 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, 2021eko azarora arte; horien artean, Loarreko Gaztelua eta Arrikrutz, La Leze edo Pozalagua haitzuloak bezalako kokapen historiko enblematikoetan.
Zer istorio kontatuko du Iratik?
Kristautasuna Europan zehar hedatzen ari da, sinesmen paganoak desagertzen diren bitartean. Karlomagnoren armadak Pirinioak zeharkatuz egindako erasoaren aurrean, haraneko liderrak laguntza eskatzen die jainkoei. Odol itun baten bidez, etsaia garaitzen du bere bizia ordainetan emanez. Baina, lehenago, bere seme Enekori agintzen dio bere herria babestu eta gidatzea aro berrian.
Bere aitak eta aitonak bezala, bailarako liderra izateko bere balioa erakutsi beharko du Enekok, protagonista dugun gazte nobleak. Horretarako, kondaira mitologiko zaharrez beteriko mundu bitxi eta misteriotsu batean murgilduko da, Irati izeneko neska pagano baten laguntzarekin. Bi gazteak baso bitxi eta deseroso batean sartuko dira; bertan, izena duen guztia existitzen da.