⛅ EGURALDIA

Ostarteak eta haize arina

Erredakzioa 2022ko irailaren 8a

Hodei batzuk gurekin geratuko dira eskolara itzultzeko lehen egunean, eta arratsaldean euri pixka bat bota dezake. 

Zerua partez hodeitua egongo da gaur, gehienbat goi mailako hodeiekin. Arratsaldean hodei horiek ugalduko dira, eta euri pixka bat ere askatu dezakete. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, arratsaldean zakartu daitekeena; une horretan, ipar osagaia nagusituko da. Ez da demaseko aldaketarik espero tenperaturetan: 10 eta 23 gradu artean ibiliko dira, Gasteizen bederen. 

Bihar ere hodeitsu esnatuko da eguna, baina arratsalde partean horiek txikituz joango direla sinetsita dago Euskalmet. Haizeak mendebaldetik joko du goizean, eta iparraldetik arratsaldean. Termometroa antzera ibiliko da biharkoan ere: 12 eta 22 gradu artean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago