Bideoklipa Hannot Mintegiak zuzendu du, Miren Narbaizak (Eibar, 1986) Mikel Santxez (bateria), Iñigo Telletxea (baxua), Ibai Gogortza (gitarra), Joseba Baleztena (gitarra) eta Aitor Garcia Bikuñarekin (pianoa) batera Gakobeltz Hit Faktoria estudioan grabatutako zuzeneko soinua baliatuz.
Urriaren 6tik aurrera binilo diskoan entzun ahal izango den abestian, berriz, Julen Postigoren pianoa eta Iñaki Urbizu Pela-ren ahotsa ditu bidelagun. Bertsio hori dagoeneko entzungai dago MICEren plataforma digitaletan, eta LParen aurresalmenta zabalik da dagoeneko.