⛅ EGURALDIA

Tenperatura epelagoak

Erredakzioa 2022ko irailaren 7a

Azken egunetako beroa zertxobait jaitsiko da datozen orduetan. Biharko, euri txikiren bat izateko aukera iragarri dute.

Atzokoarekin alderatuz, gaur goizaldean hodei gehiago ikusiko ditugu zeruetan, baina, oro har, ostarteak nagusituko dira. Haizeak gehienbat mendebaldetik joko du, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Tenperaturei dagokienez, maximoetan espero da aldaketarik handiena, nabarmen behera egingo dutelako: 11 eta 23 gradu artean ibiliko dira.

Biharko, Euskalmetek dio zaparrada txikiak egon daitezkeela, batez ere egunaren amaieran. Gainerakoan, erdi mailako hodeiak eta goi hodeiak nagusiko dira. Goizean haizeak hegoaldetik joko du baina arratsaldean ipar osagaikoa izango da. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero: 11 eta 20 gradu arteko aldea iragarri dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago