⛅ EGURALDIA

Urdina, zuri artean

Erredakzioa 2022ko irailaren 5a

Astearen hasiera lasaia izango dugu, zeru garbiekin eta tenperatura epelekin.  

Goizean goiz laino batzuk agertuko diren arren, astelehen honetako zeruak oskarbi agertuko zaizkigu, goi edo erdi mailako hodei batzuekin zipriztinduta. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da, baina haizeguneetan zakartu daiteke. Atzoko beroa zertxobait jaitsita ere, galinstanoa nahiko altu ibiliko da eguerdi eta arratsaldean: 11 eta 27 gradu artekoa izango da gaurko tenperatura.

Antzeko egoera espero izatekoa da biharko ere: hodei gutxi izango ditugu, eta, daudenak, goian ibiliko dira. Hegoaldeko haize arina joko du, baina zenbaitetan gogorrago egingo du. Tenperaturetan ere, antzera, maximoak zertxobait jaitsiko diren arren: Gasteiz inguruetan 13 eta 24 gradu artekoa espero da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago