⛅ EGURALDIA

Grisean, baina urdinerako bidean

Erredakzioa 2022ko ira. 2a, 08:26

Gaur zerua nahiko estalita izango dugun arren, asteburuan garbiagoa egongo da ortzia, batez ere igandean.

Zeru oso estaliak izango ditugu iraileko bigarren egun honetan, eta euria eta guzti egin lezake. Haizeak iparretik egingo du gehien bat, ahul-bizi. Tenperatura maximoetan nabarituko da alde handiena: 14 eta 21 gradu artean mugituko da galinstanoa termometroaren barruan.  

Asteburuari begira, larunbat goizean hodeiak mantenduko dira, baina pixkanaka argitzen joango da, eta asteburu gehienean Eguzkia gailenduko da, zeruan hodei batzuk ikusiko ditugun arren. Igande goizean ere lainoak agertuko dira, baina gero garbi geratuko omen da. Gasteiz erreferentzia hartuta, larunbatean 13 eta 23 gradu artean ibiliko dira tenperaturak. Igandean, Lorenzoren lana nabarituko da: 13-27 gradu artekoak izango ditugu. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide