Ostiralean hasiko da 40. Antzinako Musika Astea

Erredakzioa 2022ko irailaren 1a

Badaude oraindik kontserbatorioko kontzertuetarako sarrerak. / AFA

Hamalau kontzertu izango dira irailaren 10era arte lurraldeko hainbat tokitan.

Ostiralean, hilaren 2an, hasiko da Arabako 40. Antzinako Musika Astea. Hamalau kontzertu izango dira irailaren 10era arte lurraldeko hainbat tokitan, eta, iaz bezala, horietako batzuk naturan izango dira. Europako lehen mailako musikariak izango dira jaialdian, hala nola Lea Desandre, Thomas Dunford eta Les Musiciens de Saint-Julien.

"Lau hamarkada musika historikoen inguruan aurkikuntzak egiten, elkartzen eta gozatzen. Azken batean, lau hamarkada nazioarteko musikari handien kontzertuez gozatzen", adierazi du Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak.

Ekitaldi honek, gainera, hiru jarduera paralelo izango ditu. Irailaren 8an, 18:15etan, Abraham Cupeiro izango da kontserbatorioko areto nagusian, eta irailaren 9an, 17:30ean, Ignacio Aldecoa kultura etxean. Enrike Solinisek masterclass-a eskainiko du kontserbatorioan (urria eta abendua bitartean izango da, baina eguna zehazteke dago oraindik).

Aurten, hamaika kontzertu doakoak izango dira, beti bezala, baina gonbidapena beharko da, lekuak mugatuak baitira. Hala ere, horietako hirutan, kontserbatorioan egingo direnetan, 6-9 euroko sarrera sinbolikoa ordaindu beharko da. Sarrerak, gonbidapenak eta informazio guztia hemen aurki daiteke.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago