Hainbat urtez Espainiako espetxeetan sakabanatuta egon eta gero, hauek dira hurrengo asteetan mugituko dituzten presoak: Alberto Lopez de Lacalle (Villabonatik), Xabier Garcia Gaztelu (Estremeratik), Unai Parot (Mansilla de las Mulasetik), Ismael Berasategi (Logroñotik), Manex Castro (Duesotik), Jose Antonio Zurutuza (Burgostik), Aitor Agirrebarrena (Villabonatik), Oskar Zelarain (Soriatik), Jon Bienzobas (Dueñastik), Juan Manuel Inziarte (Duesotik), Eider Perez (Zueratik), Jon Igor Solana (Zueratik), eta Jon Rubenach (Duesotik).
Lopez de Lacalle 2016ko urtarrilaren 13an espetxeratu zuten, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Zigorraren hiru laurdenak 2031ko martxoan beteko ditu.
Preso gasteiztarraren bikoteak eta lagun batek kotxe istripua jasan zuten iragan urteko azaroan, Villlabonako (385 km) espetxeko bidean, bisita egitera zihoazela. Bilbotik 195 kilometrotara gertatu zen ezbeharra. Senideek ez zuten kalte fisikorik jasan.