⛅ EGURALDIA

Gaur garbi, baina bihar ilunago

Erredakzioa 2022ko irailaren 1a

Egun gehienean ostarteak nagusiko dira, baina egunaren amaieran hodeiak ugarituko dira, bihar goizean izango ditugun zeru estalien aurrekari gisa. 

Osteguna grisean hasi badugu ere, orduak aurrera egin ahala zeruak garbituko dira, goizean eta eguerdian hodeiak gutxituko direlako. Egunaren amaieran, baina, hodeiak berriro trinkotuko dira. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, arratsaldean iparretik finkatu eta zertxobait indartuko bada ere. Tenperaturei dagokienez, 15 eta 24 gradu arteko aldea izango dugu.

Ostirala zeru estaliekin hasiko dugu, eta euri pixka bat ere egingo duela espero izatekoa da. Arratsalderako, ordea, hodeiak gutxituko dira, eta, tarteka, Eguzkia ere ikusi ahalko da. Egun osoan zehar haizea indartsu ibiliko da, iparraldetik. Tenperaturei dagokienez, minimoek beherako joeran jarraituko dute: Gasteiz inguruetan 14 gradutan hasiko da termometroa, baina goitik ez da 21 gradutatik igaroko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago