Bihartik aurrera %50eko deskontua izango da autobusetan BAT txartelarekin

Erredakzioa 2022ko abu. 31a, 14:24

Alavabus autobusetan izango da deskontua. / Alea

Deskontua Alavabuseko linea guztietan izango da, Bilbo eta Iruñea arteko ibilbide luzeko linean izan ezik.

Irailaren 1etik aurrera, %50eko deskontu gehigarria aplikatuko da BAT txartelerakin foru garraioko edozein modalitatetan. Ezohiko neurri hori 2022ko abenduaren 31n amaituko da, eta Alavabus lineen eta eskualdeko garraioaren erabiltzaileei mesede egingo die.

Deskontu gehigarria indarrean dauden BAT tarifen prezioaren gainean aplikatuko da; tarifa horiek dagoeneko txartel arruntaren prezioaren gainean %20ko aurrezkia eskaintzen dute. Gasteiz eta Laudio arteko ibilbidea, esate baterako, 3,48 eurotik 1,74 eurora pasako da; Guardia eta Arabako hiriburuaren arteko bidaia batek, berriz, gaur egun BAT txartelarekin 5,12 euroko prezioa duenak 2,56 euroko kostua izango du.

Deskontu gehigarria BAT txartelaren erabiltzaileentzat izango da onuragarria Alavabuseko linea guztietan Bilbo eta Iruñea arteko ibilbide luzeko linea izan ezik; baita Arabako landagune txikiak eskualdeko buruekin edo oinarrizko zerbitzuak (hezkuntza, osasuna, kirol instalazioak, dendak, garraioa, etab.) dauden erreferentziazko herriekin lotzen dituzten Eskualdeko Garraioko linea guztietan ere.

Alavabuseko linea hauetan aplikatuko da deskontua:

  • 1. linea, Gasteiz - Zigoitia

  • 2. linea, Gasteiz - Aramaio

  • 3. linea, Gasteiz - Arrasate

  • 4. linea, Gasteiz – Narbaxa

  • 5. linea, Gasteiz – Dulantzi - Araia

  • 6. linea, Gasteiz - Santikurutze Kanpezu – Lizarra

  • 7. linea: Gasteiz - Lagran

  • 8. linea, Logroño – Oion - Guardia

  • 9. linea, Gasteiz - Logroño

  • 10. linea, Logroño - Haro

  • 11. linea, Logroño - Eskuernaga

  • 12. linea, Gasteiz - Haro

  • 13. linea, Gasteiz - Langraiz Oka – Bóveda

  • 14. linea, Gasteiz – Murgia – Izarra

  • 15. linea, Gasteiz – Amurrio - Laudio

  • 16. linea, Artziniega - Amurrio - Laudio - Okondo

  • 17. linea, Bilbao-Logroño

  • 18. linea, Gasteiz-Durango

  • 19. linea, Gasteiz-Miranda de Ebro

Deskontua aplikatuko den Eskualdeko Garraioko lineak:

  • 2. lotea: Amurrio/Arespalditza

  • 3. lotea: Amurrio/Urduña

  • 4. lotea: Aramaio

  • 5. lotea: Izarra/Murgia

  • 6A lotea: Legutio/Otxandio

  • 6B lotea: Legutio/Dura/Gasteiz

  • 7. lotea: Dulantzi/Burgelu/Azilu

  • 8A lotea: Dulantzi/Agurain

  • 8B lotea: Agurain/Ozeta

  • 9A lotea: Agurain/Gordoa/Araia

  • 9B lotea: Agurain/Durruma/Araia

  • 10. lotea: Kuartango

  • 11A lotea: Gaubea mendebaldea

  • 11B lotea: Gaubea ekialdea

  • 12. lotea: Pobes

  • 13. lotea: Iruña Oka

  • 14A lotea: Miranda/Lantaron

  • 14B lotea: Miranda/Zambrana/Berantevilla

  • 15A lotea: Miranda/Ribabellosa/Armiñon

  • 15B lotea: Argantzon/Armiñon

  • 16. lotea: Trebiñu ekialdea

  • 17. lotea: Trebiñu mendebaldea

  • 18. lotea: Maeztu

  • 19A lotea: Kanpezu

  • 19B lotea: Kanpezu/Bernedo

  • 20. lotea: Urizaharra

  • 21. lotea: Bernedo

  • 22. lotea: Guardia / Lezako ospitalea    

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide