⛅ EGURALDIA

Ostarteka

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 31

Hodeiak eta ostarteak izango ditugu datozen orduetan. Oro har, arratsaldez garbiago egongo da. 

Abuztuak zeru estaliekin esango digu agur, batez ere goizean. Arratsalde partean garbiago egongo bide da, baina, halere, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Eguerdian zaparrada txikiren bat askatu liteke. Egun osoan ipar osagaia izango duen haizea gogorrago ibiliko da arratsaldean. Tenperatura maximoek modu nabarmenean egingo dute behera: 16 gradutan hasita 23 gradutara baino ez da iritsiko galinstanoa. 

Irailaren 1a ere tarteka hodeitsu agertuko zaigu, baina euria jasotzeko aparteko aukerarik gabe. Egun horretan ere hodeitzak zabalagoak izango dira goizean; arratsaldean, berriz, gehiago ikusi ahalko da Eguzkia. Tenperaturak, bezperaren berdinetik: 15 eta 23 gradu artekoak. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago