Uda beroak eta euri gabeziak lehorte gogorra eragin dute Europako lurralde askotan. Gurean ere, lehortearen eragina nabaria da eta horren lekuko aurtengo udan, Araban, bizi izandako ur-murrizketa eta sute arrisku handiak izan dira. Egoera luzatzen ari da eta ur-gabeziaren eraginak ikusten hasiak gara dagoeneko. Halere, Arabako urtegiek beren edukieraren %70 inguruko mailari eustea lortu dute, momentuz, beste lurralde batzuetako egoeratik urrun. Esaterako, Espainiar estatuko urtegien batezbestekoa %30ean kokatzen da bakarrik.
Egoera larrian daude urtegi gehienak, eta Arabakoen kasuan, mailari eusten badiote ere, beherakada nabaria jasaten ari dira azken asteotan. Azken astean %2 murriztu da Uribarriko urtegia %70ko langara arte, uztaila bukaeran %76koa zen bitartean.
Urrunagako urtegiak, berriz, maila baxuagoa dauka, %68koa; eta Albinakoak %61ekoa.