⛅ EGURALDIA

Termometroa, gorantz

Erredakzioa 2022ko abuztuaren 26a

Gaur goizean zeru estaliak izango ditugun arren, arratsalde garbiagoa izango dugu. Asteburuan tenperaturek gora egingo dute.  

Zeru hodeitsuekin jarraituko dugu, batez ere goizean. Arratsaldetarako, ordea, hodeitza gutxituz joango da, batez ere hegoaldean. Arratsaldean zakartuko den ipar osagaiko haizea izango dugu, eta tenperaturak nahiko epel mantenduko dira: 15 eta 21 gradu artean, Gasteiz inguruetan. 

Asteburuari begira, hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira, batez ere larunbatean. Igandean eguzkia gailenduko da, baina egunaren amaieran euria etor daiteke ekaitz modura, egunean zehar pilatutako bero hodeien ondorioz. Hurrenez hurren, larunbaterako era iganderako 12-25 eta 16-30 gradu arteko aldeak espero izatekoak dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago