200 mago baino gehiago bilduko ditu Magialdiak

Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 10:31
Asier Kidam magoa Magialdiko ikuskizun batean. / Argazkia: MAGIALDIA

Zazpi eguneko egitaraua izango du aurtengo edizioak, irailaren 12tik 18ra bitartean.

Magialdia Gasteizko Magia Jaialdiaren 34. edizioak Gasteiz magiaz buztiko du berriz ere irailean. Hiriburua hartu aurretik, abuztuaren 28tik irailaren 11ra, Magialdiaraba Arabako hamazazpi herritatik igaroko da, Asier Kidam, Tor Magoa, Txoborro Magoa, Hodei Magoa eta Imanol Ituiño mago euskaldunen eskutik.

Aurreko edizioetan bezala, Estatu osotik eta beste herrialde batzuetatik etorritako 200 mago, profesional eta afizionatu baino gehiago izango dira Magialdiak irailaren 16tik 18ra Europa Biltzar Jauregian eskainiko duen programa profesionalean.

Gasteizko Magialdiak ohiko gala eta gaualdiez gain, edizio honetako nobedade nagusien artean izango dira AEBetako Penn & Teller Fool Us telebista saioetarako entzunaldiak, eta Dentro de lo invisible, irailaren 12tik 14ra Santa Maria Katedraleko elizpean egingo den magia ikuskizuna. Egitarauaren inguruko xehetasunak Magialdiaren webgune ofizialean aurki daitezke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide