⛅ EGURALDIA

Grisaxkatu da abuztuaren amaiera

Erredakzioa 2022ko abu. 25a, 08:22

Hodeiez beterik datoz datozen orduak, eta batez ere bihar goizean euria izan dezakegu.

Zerua oso hodeitsua egongo da gaur, baina, kostaldean ez bezala, momentuz Araban ez da euririk espero. Izatekotan, arina izango da.  Haizeak iparraldetik joko du, ahul-bizi, eta arratsaldean gogorrago jo ahalko du. Tenperaturei dagokienez, minimoak ez dira asko mugituko, baina maximoak nahikotxo jaitsiko dira: 16 eta 22 gradu arteko aldea espero da.

Ostiralean euria irits daiteke gurera. Batez ere goizean hodeiak izango ditugu, baina arratsalderako ostarteak agertuko dira, gehienbat hegoaldean. Haizeak bezperaren berdinetan ibiliko da, iparraldetik, ahul-bizi, eta gogorrago arratsaldean. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik egongo, eguneko tartea 15 eta 22 gradu artean ibiliko baita. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide