Joan den ostiraletik YouTube plataforman ikusgai dagoen dokumental honetan Arabako landa eremuaren egoera ezagutu ahal izango dute ikusleek, lurraldeko hainbat herritako biztanleen istorioak jarraituz. "Despopulazioa herri txiki asko husten ari da. Herri horietako biztanleen ametsak ere ezagutuko ditugu, landa eremua bizirik mantentzeko borrokan ari direlarik", azaldu dute egileek.