Droga trafikoaren kontrako operazioa egin dute Araban eta Errioxan

Erredakzioa 2022ko uztailaren 29a

Oiongo industrialdean plantazio handi bat aurkitu dute. PHOT.OK

Oionen, Gasteizen eta Iruña Okan hainbat etxebizitza eta lonja miatu ditu Guardia Zibilak; berri agentzien arabera, gutxienez, bi pertsona atxilotu dituzte, Larderon (Errioxa).

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak droga trafikoaren kontrako operazio bat egin dute ostegun honetan Errioxako erkidegoko eta Arabako hainbat herritan. Ondoko erkidegoan, Logroñon eta Larderon egin dituzte miaketak, eta bi pertsona atxilotu dituzte. Araban, Gasteizen, Tresponden, Langraiz Okan eta Oionen egin dituzte miaketak.

Polizia iturrien arabera, Oionen, Parquesol industrialdeko nabe batean, indoor marihuana plantazio handi bat aurkitu dute. Bertan izan dira gutxienez 30 agente eta hamar ibilgailu baino gehiago, Guardia Zibilaren txakurrekin.

Ustez, Errioxan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta hurbileko beste zenbait erkidegotan droga ekoizten eta banatzen zuen talde kriminala da.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago