⛅ EGURALDIA

Atzokoaren ildotik

Erredakzioa 2022ko uztailaren 28a

Hodeiak eta argiguneak tartekatuko dira datozen orduetan. Ez da espero asko berotuko duenik. 

Zenbait tokitan hodeitsu esnatu da osteguna, baina egunaren erdirako zeruak nahiko oskarbi geratuko dira. Egunaren amaieran, ordea, hodeiak bueltan izango ditugu, eta zerua berriro partez estalita geratuko da. Norabide aldakorreko haizea izango digu, eta batez ere arratsaldean gogorrago jo dezake. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik espero atzokoekiko: 10 eta 21 gradu artean ibiliko dira Gasteizen, 11 eta 23 gradu artean Kanpezun eta 11-25 gradutan Guardian. 

Ostirala ere nahiko estalita esnatuko da, behe-hodeiak nagusituko direlarik. Arratsaldean, baina, garbiago egongo da. Egun osoan zehar norabide aldakorreko haizea ibiliko da. Tenperaturak ere, bere horretan: 11 eta 20 gradu artean Gasteiz inguruetan. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago