Peter Brook gogoratuko du Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak

Erredakzioa 2022ko uzt. 27a, 13:44
Peter Brooken 'Tempest Project'. / Pascal Gely

37 ikuskizun eskainiko ditu, Suitza, Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Italiako proposamenak tartean.

Urriaren 1etik azaroaren 27ra bitartean, 47. edizioa ospatuko du Gasteizko Antzerki Jaialdiak. Guztira 34 ikuskizun izango dira, euskal konpainienak eta nazioartekoak, horietako 5 estreinaldiak estatuan. Besteak beste, Javier Camara, Irene Escolar, Aitziber Agirre eta Miguel Rellan aktoreak izango dira taula gainean, Pascal Rambert, Peter Brook, Sergio Peris Mencheta, Pablo Remon edota Daniel Veronese antzerkigileen lanekin.

Ekitaldia aurkezteko prentsaurrekoan Estibaliz Canto Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotziak, Marta Monfort Udal Antzerki Sareko zuzendariak eta Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak hartu dute parte. "Gasteizko 47. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak bere distira berreskuratu nahi du, eta gure publikoari ilusioa itzuli nahi diogu, arte eszenikoez maila gorenean gozatzeko, hizkuntza berriak deskubritzen jarraitzeko, edukiera osoetara itzultzeko, artistekin eta ohiko espazioekin elkartzeko", iragarri du Estibaliz Canto kultura zinegotziak.

Horretarako, nazioarteko hainbat proposamen izango ditu, hala nola Peter Brook ahaztezinaren eta omenduaren Tempest Project, Familie Flozen Feste, Carolyn Carlson koreografo ospetsuaren The Tree, eta Atterballeto dantza-konpainiaren Don Juan, besteak beste. Espainia, Suitza, Alemania, Frantzia, Herbehereak eta Italiako lanak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Abonua eskuratu nahi dutenek irailaren 15etik 18ra bitartean egin ahal izango dute, ohiko bideetatik. Irailaren 20an abonu irekiak erosi ahal izango dira (aldez aurretik hitzordua eskatuta) eta 22an sarreren aldez aurreko salmenta hasiko da.

EGITARAU OSOA


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide