⛅ EGURALDIA

Arratsaldean oskarbi

Erredakzioa 2022ko uztailaren 27a

Argazkia: Naia G.

Hodeiez zipriztindutako zeru eguzkitsuak izango ditugu datozen orduetan. Hodeitzak arratsaldez gutxituko dira. 

Zeru hodeitsuak eta ostarteak mantenduko dira egun gehienean zehar, baina arratsalderako hodeitza gutxituko dela espero izatekoa da. Haizeak iparretik joko du, ahul-bizi. Tenperaturei dagokienez, atzokoaren bidetik joango dira gaurkoan ere: 10 eta 20 gradu arteko tenperatura tartea izango dugu.

Biharko ere antzeko ibilbidea izango du egunak: gehienetan estalia, arratsaldean zertxobait argituko duelarik. Haizeak norabide aldakorreko ibilbidea izango du, eguerdian iparreko osagaian finkatuko den arren. Tenperaturak ia-ia berdinetan egongo dira: 11 eta 20 gradu arteko aldea espero da, Gasteiz inguruetan bederen. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago