Arabako basozainek mirotz zuri eta mirotz urdinen habiak babesteko neurriak hartu dituzte. Hontza elkarteko kideekin batera, eta lursailak ustiatzen dituzten nekazariekin lankidetzan, mirotz habiak babesteko burnizko hesiak kokatu dituzte. Babes horri esker, uzta biltzeko makinek suntsitzea ekidingo dute, arriskuan dauden hegazki kumeak babestuz.
Ipar hemisferioko iparraldean bizi da, eta Hego Euskal Herrian babestutako espezie bezala katalogatuta dago; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan interes berezikoen zerrendan agertzen da, baina Nafarroan are egoera larriagoa egotzi zaio eta espezie zaurgarri bezala izendatuta dago.