⛅ EGURALDIA

Euria, aspaldiko partez

Erredakzioa 2022ko uztailaren 22a

Egun hodeitsua izango da gaurkoa, eta euri pixka bat ere botako du. Asteburuan berriro eguzkia izango dugu, eta igandean beroa bueltatuko da. 

Ostiral gehiena zeru grisez lagunduta emango dugu, eta euri arinen bat ere egon daiteke, bai goizean zein arratsaldean. Haizeak iparretik joko du, eta batez ere arratsaldean nahiko indartsua izan daiteke. Hau guztia tenperaturetan nabarituko da: Gasteiz inguruetan 15 eta 19 gradu artean baino ez dira mugituko. 

Asteburuan zeru garbiak itzuliko dira. Batez ere igandean izango dugu eguzki gehien. Arratsaldeetan haizeak bolada gogorrak izan ditzake, eta igande goizean lainoa agertuko delakoan dago Euskalmet. Hurrenez hurren, 13-23 eta 13-33 gradu arteko aldeak espero dira larunbatean eta igandean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago