⛅ EGURALDIA

Eguzkitsu, baina hodeiak bueltan

Erredakzioa 2022ko uztailaren 21a

Tenperaturen errusiar mendi honetan aldapan gora joateko eguna da gaur, baina bihar berriro dator beheraldia, agian euriz lagunduta ere.

Atzoko freskatzearen ondoren, gaur berriro tenperatura maximoek gora egingo dute, baina ez azken egunetan bezainbeste. 12 eta 29 gradu arteko aldea espero da Gasteiz inguruetan. Oro har, egun eguzkitsua izango dugu, baina hodei batzuez zipriztinduta. Goizean ekialdetik joko du haizeak, baina arratsaldean iparraldeko osagaia hartuko du. 

Biharko, aldaketa nahiko nabarmena dator: hodeiak ugarituko dira, eta zerua estaliko dute. Are, euri pittin bat ere izan dezakegu goizean. Tenperaturak asteartekoen parera bueltatuko dira, 15 eta 22 gradu artean kokatuta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago