⛅ EGURALDIA

Errusiar mendiaren beheko partean

Erredakzioa 2022ko uztailaren 20a

Azken egunetako tenperaturekin konparatuta, galinstanoa amilduko zaigu gaur, baina bihar berriro gora hasiko da. 

Aspaldiko partez, bero askorik gabeko eguna izango da gaurkoa. Oro har, egun eguzkitsua iragarri dute, ipar haizeaz lagunduta. Arratsaldean zakartu daiteke Eolo jauna. Baina aldaketarik nabarmenena maximoetan egongo da: Gasteiz erreferentzia hartuta, 15 eta 22 gradu arteko aldea espero da.

Bihar termometroak berriro anplitudea zabalduko du, 11 eta 28 gradu artean kokatuz. Goizerako lainoa espero da, baina, gainerakoan, oskarbi mantenduko da zerua. Haizeak ekialdetik eta ipar-ekialdetik joko du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago