Igor Lopez de Munain zendu da, EH Bilduko legebiltzarkide ohia

Erredakzioa 2022ko uzt. 19a, 21:17

Igor Lopez de Munain, Legebiltzarrean. / EH Bildu

"Pertsona langilea, konprometitua eta alaia" zela gogoratu du talde abertzaleak.

EH Bilduk jakinarazi duenez, Igor Lopez de Munain legebiltzarkide ohia hil da. Gaixotasun luze baten ostean zendu da gasteiztarra.

Sare sozialetan ugari dira dolu mezuak. Parlamentuko fokoetatik harago, "pertsona langilea, konprometitua eta alaia" zela gogoratu du talde abertzaleak. 2012tik 2016ra arteko legealdian izan zen EH Bilduren legebiltzarkide, eta lehenago Aralarren arduraduna izan zen Araban.

Erlazionatuak

Betiko gurekin, Igor

Erabiltzailearen aurpegia Terrilas lagun taldea 2022 uzt 20 Araba

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago