Etxera bidea gertu! lelopean, bosgarren bizikleta itzulia antolatu du Sarek. Berriro ere ondoz ondoko hiru egunekoa izango da, azken bi urteetan ezin izan baita hala egin pandemiaren ondorioz. Uztailaren 22an hasiko da Etxarrin (Nafarroa) eta Durangoraino (Bizkaia) joango da, Arabatik pasatuta. Ostiralean bertan Agurainen 11:30ean izango da, eta Gasteizko Foruen Plazan 13:30etik 15:00ak arte.
Uztailaren 23an, Durangotik Azpeitira (Gipuzkoa), eta uztailaren 24an bide laburragoa egingo du, Azpeititik Donostiara. Ekitaldia eta luntx batekin amaituko dute. "Bidea egiten jarraitu behar dugu, elkarrekin, bizikidetzaren alde, bakearen alde eta salbuespeneko espetxe-politika ezarrita duten euskal preso guztiak etxera bidea egitearen alde".