27 lagun artatu dituzte beroagatik

Erredakzioa 2022ko uzt. 19a, 13:24

Kasu gehienak asteburuan izan dira. ALEA

Azken zortzi egunetan hamabost pertsona eraman dituzte ospitalera, bero boladak eragindako konplikazioak direla eta. 

Beroari lotutako 27 larrialdiri aurre egin behar izan die Osakidetzak hilaren 10etik atzora arte, Osasun Sailak gaur ezagutzera eman duenez. Horietatik hamabost ospitalera eraman behar izan dituzte, bertan artatzeko. 

Euskal Autonomia Erkidego osoan 184 larrialdi jaso dituzte orain arte; horien ondorioz, 84 lagun ospitalera eraman behar izan dituzte. Azken asteburu honetan bildu dira kasu gehienak. Osakidetzak heriotza baten berri eman du ere, eta esan du ospitalera joan behar ez zuten horietako bat zela. Ez du argitu zertan izan zen heriotza hori.

Halako egoeratan ematen diren aholkuak jarraitzeko eskatu du osasun erakundeak, bereziki haurrak, adinekoak eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak direnean. Webgune honetan bildu dituzte muturreko beroari aurre egiteko jarraibide orokorrak.



ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide