⛅ EGURALDIA

Okerrenaren azken eguna omen

Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 08:38

Alarma gorriko egoera mantendu du gau Euskalmetek, muturreko tenperatura oso altuak eta baso sute arriskua direla-eta. 

Aurreko egunetan bezala, hodei gutxi ikusiko ditugu zeruetan, eta bero bolada bete-betean mantenduko da gaur. Gainera, hegoaldetik joko du haizeak, bolada gogorrekin, eta hori ez da berri ona baso suteei dagokienez. Euskalmetek asteburuan jarritako alarma gorria egoera mantendu du gaurkorako, muturreko tenperatura oso altuengatik eta baso sute arriskuagatik. 19 eta 40 gradu artekok espero dira, eta altuagoak Arabako Errioxan.

Asteartean tenperaturek menia pixka bat emango dute, eta arratsaldean hodeiak egongo dira zeruan. Norabide aldakorreko haizea egongo da, bolada oso gogor batzuekin. Euskalmetek alarma laranja ezarri du, baso sute arriskuagatik. Maximoak dezente jaitsiko dira: Gasteiz inguruan 15 eta 30 gradu arteko tenperatura aldea iragarri dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide