⛅ EGURALDIA

40 gradu arteko tenperatura

Erredakzioa 2022ko uztailaren 15a

Asteburu hau oso beroa izango da, eta asteazkenera arte ez da espero tenperaturak jaitsiko direnik. Alerta laranja mantentzen da lurralde osoan.

Beroaldiak bere horretan dirau, eta asteburuan ez du menia emango: datozen hiru egunotan hodei gutxi eta bero asko espero dira. Gasteizen gaur 16 eta 32 gradu arteko aldea espero da, eta, hurrenez hurren, 18-34 eta 19-35 artekoak larunbatean eta igandean. Ohi bezala, Arabako Errioxan espero dira tenperatura altuenak, eta bertan 40 gradutara iritsiko dela aurreikusi dute.

Hortaz, alerta laranja mantendu du Euskalmetek datozen 48 orduetarako, tenperatura altuak eta baso sute arriskuagatik. Asteburuan zehar haize ahula ibiliko bada ere, larunbat arratsaldean tarte biziak izan ditzake. Horrek giroa zerbait freskatzen lagundu dezakeen arren, jakina da suteak sortzen direnean haizea ez dela batere aliatu ona. Epe luzerako aurreikuspenek asteartean aldaketa etor daitekeela diote, euriarekin, eta, hala izatekotan, asteazkenean tenperaturak dezente jaitsiko lirateke, 23 graduko maximoekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago