⛅ EGURALDIA

Gaurkoan ere, eguzkia gogotik

Erredakzioa 2022ko uztailaren 14a

Datozen orduetarako alerta laranja mantendu du Euskalmetek, tenperatura altua eta sute arriskuagatik.

Azken egunotako joerari eusten dio eguraldiak: lurralde osorako alerta laranja bere horretan mantentzen da, tenperatura altuak eta baso-sute arriskua direla eta. Ohi bezala, Ebro ondoko eskualdeetan izango da tenperatura altuena, 38 gradutara iritsita. Gasteiz inguruan, 15 eta 32 gradu artean mugituko da galinstanoa. Zeruetan, aparteko nobedaderik ez: oskarbi mantenduko dira egun osoan zehar. Norabide aldakorreko haizearekin batera etorriko da eguna, eta arratsaldean bolada gogorren bat ere izan dezake. 

Bihar tenperatura maximoek zertxobait egingo dute behera, Gasteiz inguruan 14 eta 30 gradu artean kokatuz. Halere, alerta laranja bere horretan mantentzen da, sute arriskuagatik. Zeru garbiak egongo dira, akaso goi mailako hodeiren batez zipriztinduta, eta norabide aldakorreko haize ahulaz lagunduta. Arabako Errioxan termometroa 38 gradutara irits liteke. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago