Daulton Hommes da Baskoniaren lehen fitxaketa

Erredakzioa 2022ko uztailaren 10a

Bi denboraldirako kontratua sinatu du estatu batuarrak Baskoniarekin.

Baskoniak Daulton Hommes jokalari estatubatuarraren fitxaketa iragarri du sareetan. Hurrengo bi denboraldietarako akordioa sinatu dute bi aldeek, eta horrela, Joan Peñarroyak gidatuko duen denboraldiko lehen fitxaketa izan da gasteiztarrentzat.

Washingtonen jaiotako hegal-pibotak 26 urte ditu eta 2,03 metroko altuera du. G-Leagueko Birmingham Squadron taldetik iritsiko da Gasteizera eta Europan lehen esperientzia Vanoli Cremonan izan zuen 2020-21 denboraldian. Italiako ligan, Daultonek 16,4 puntu lortu zituen batez beste,  4,6 errebote eta 1,7 asistentzia, jokatu zituen 28 partidetan. Bere jokoan hiruko jaurtiketa da aipagarria, eta iragan denboraldian %42,7 lortu zuen 6,75ko metroko marratik.

Hegal pibotaren etorrerak, azken asteetako zurrumurrua, baieztatu du. Hots, Alec Peters-ek taldea utziko duela azken bi urteetan Baskonian aritu ostean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago