Seigarren garaipena lortu du Javi Dominguezek Ehunmilak lasterketan

Erredakzioa 2022ko uztailaren 9a

Seigarren garaipena lortu du Dominguezek. / Carrerasdemontana.com

Hasieratik indartsuena izan da korrikalari gasteiztarra Beasaingo proban.

Ez du areriorik izan korrikalari gasteiztarrak. Javi Dominguez lehen postuan joan da hasieratik mendiko lasterketa ospetsuan. Seigarren garaipena lortu du (24.04.11) Ehunmilak proban.

Proba atzo 18:00etan abiatu zen Beasaingo plazatik, 168 kilometroko luzera eta 11.000 metroko desnibel positiboa duen lasterketa. 435 parte hartzaile irten ziren, eta hasieratik markatu zuen Dominguezek bere erritmoa; 17:05 inguruan heldu da helmugara.

Seigarren garaipenarekin pozik agertu da Dominguez, "gustura" egindako probarekin. Gazteiztarrak, ordea, ez du lortu Jon Aizpuru beasaindarrak 2019an ezarritako marka gainditzea (22:21:54).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago