San Kristobal, Lakua, Heredia, Okina, Billoda eta Kuartangoko jaiak ospatuko dira asteburuan

Erredakzioa 2022ko uztailaren 8a

Besteak beste, Potato taldea izango da San Kristobaleko jaietan. / Argazkia: POTATO

Uztailaren 8tik 10erako asteburua ospakizunez beteta dator, jaiak izango baitira Gasteizko San Kristobal eta Lakua auzoetan, baita Arabako hainbat herritan: besteak beste, Heredia, Okina, Billoda eta Zuhatzu Kuartangon.

San Kristobal auzoko jaietan, uztailaren 7tik 10era, Urtz, Potato eta Mal y Taderen kontzertuak izango dira, baita pintxo-potea, txaranga, jolasak, barrakak, txapelketak, komedia eta auto bedeinkapena ere.

Lakuan, berriz, pilota partida, 3x3 txapelketa, autodefentsa tailerra, bazkaria, herri kirolak eta hainbat kontzertu zein pintxada izango dira: besteak beste, Aiman42 & Bilak SK, Zarata Selektion, Villate, Papatrauma, Yilan Kartal & Benwav, Voltium, Zutik, RPG-7, Wavy Rootz, DJ Droga Purpura, Watermelon Man eta Inkera.

Bestalde, Arabako zenbait herritako jaiak ere asteburu honetan ospatuko dira: besteak beste, Heredia, Okina, Billoda eta Zuhatzu Kuartangon.

SAN KRISTOBAL

LAKUA

HEREDIA

BILLODA

OKINA

ZUHATZU KUARTANGO

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago