⛅ EGURALDIA

Asteburuan, eguzkia eta beroa

Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 07:47

Hodeiak pixkanaka desagertzen joango dira, eta asteburuan zeru gardenak gailenduko dira. Horiekin batera, beroa iragarri dute.  

Lainoa izango dugu ostiral honen hasieran, eta hodei batzuk egongo dira, baina arratsalderako zeru garbiak izango ditugu. Ipar osagaiko haize ahul-bizia izango dugu nagusi, baina arratsaldean indartsuago jo dezake. Tenperaturak 10 eta 23 gradu artean ibiliko dira gaur, Gasteiz inguruetan bederen. 

Asteburuari begira, antzeko iragarpena egin du Euskalmetek. Goizean goiz lanbroa agertuko da zenbait lekutan, baina gehienbat oskarbi mantenduko da zerua larunbatean zein igandean. Azken egunotako joerari jarraiki, haizea arratsaldez indartuko da. Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora, eta 30 graduren bueltan gera daitezke, batez ere hegoaldean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide