⛅ EGURALDIA

Eguzkia gailenduko da

Erredakzioa 2022ko uzt. 7a, 07:39

Giro nahiko egonkorra eta tenperatura epelak izango ditugu datozen 48 orduetan. 

Bereziki goizean goiz eta arratsaldearen amaieran tarteka zeru hodeitsuak izango ditugu, baina, gainerakoan, garbituz joango da, eta hodei gutxiago egongo dira zeruan. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean, dezente zakartu daiteke. Galinstanoa 11 eta 23 gradu artean mugituko da.

Bihar lanbroekin hasi daiteke eguna, eta goizean hodeiak izango ditugu, baina arratsalderako zerua garbituko omen da. Hegoaldean ortzia garbiago mantenduko da egun osoan zehar. Haizea ere aldakor, bolada gogor batzuk botako omen ditu arratsalde partean. Termometroaren dantza, 10 eta 24 gradu artean. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide