⛅ EGURALDIA

Ekaitzaren ostean, arratsalde garbiagoa omen

Erredakzioa 2022ko uzt. 6a, 07:57

Bai gaur zein bihar antzeko patroia errepikatuko da: goiz hodeitsuak izango ditugu, zenbaitetan euriarekin, baina arratsaldez hobera egingo du.

Egunsentiko ekaitzaren ostean, zerua oso hodeitsu geratuko da goiz osoan zehar, eta horiekin batera zaparrada txikiak ere egon daitezke, zenbait lekutan handiagoak eta trumoitsuak izan daitezkeelarik. Arratsalderako, ordea, eguraldiak hobera egingo duela espero da. Haizeak iparretik joko du, ahul-bizi, zenbaitetan gogorrago. Termometroan 13 eta 19 gradu artekoak espero dira. 

Ostegunerako, egunaren hasieran hodeiak mantenduko dira, goizean goizeko lanbroarekin batera, baina bihar ere zeruak garbitzen joango dira egunak aurrera egin ahala. Egun osoan zehar izango den ipar haizea bereziki arratsaldean zakartuko da, eta bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturei dagokienez, maximoek gora egingo dute: 12 eta 23 gradu arteko aldea espero da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide