⛅ EGURALDIA

Grisetik abiatuko da astea

Erredakzioa 2022ko uztailaren 4a

Zeru hodeitsuak eta tenperatura epelak izango ditugu, eta arratsaldean ekaitzak jotzeko arriskua egongo da. 

Goizean zerua oso hodeitua izango dugu, behe hodeiak nagusi izango direlarik. Ez da, ordea, euririk espero. Arratsaldearekin batera hodei horiek  gutxituz joango dira. Haizeak ahul joko du, iparraldetik gehienetan, baina bereziki arratsaldean bolada gogorren bat izan dezake ere. Tenperaturetan ez da demaseko aldaketarik espero: 13 eta 19 gradu artean mugituko da galinstanoa.

Astearteak ere bide beretik joko du. Zerua tarteka hodeitsu egongo da. Goizean behe hodeiak izango ditugu, eta arratsaldean bero hodei bilakatu daitezke. Jakina denez, horiek ekaitza egoteko probabilitatea handitzen dute. Haizeak ere bezperaren portaera izango du: iparretik egingo du, suabe, baina arratsaldean zakartzeko aukerarekin. Tenperatura maximoek zertxobait egingo dute gora, eta, Gasteiz inguruan bederen, tenperaturen tartea 12 eta 22 gradu artean kokatuko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago