⛅ EGURALDIA

Dotoreziaren bidean, arratsaldetik aurrera

Erredakzioa 2022ko ekainaren 30a

Goiz grisa izango dugu, eta euria ere egin ahalko du, baina arratsaldetik aurrera berriro garbituko da zerua.

Atzoko arratsaldearen segidan joango da gaurko goiza ere: hodeiak nagusi izango dira, eta euria bota ahalko du. Arratsalde honetarako, baina, zeru garbiagoak izango ditugu. Ipar haizea izango dugu, bolada gogor batzuekin arratsaldean. Giro freskoa mantenduko da: 8 eta 15 gradu arteko aldea egongo da gaur. 

Biharkoari dagokionez, lainoak izango ditugu goizean, baina gero eguzkia nagusituko da egun osoan zehar. Haizeak ere iparretik egingo du bihar, zenbaitetan gogotsu. Tenperatura tartea zabalagoa izango da, eta gauez nabarituko da hotza: 5 gradutik 22 gradurainoko aldea izango dugu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago