⛅ EGURALDIA

Bueltan da giro goibela

Erredakzioa 2022ko eka. 29a, 08:25

Eguraldi eskasagoa izango dugu gaur arratsaldean eta bihar goizean. Bihar dezente hoztuko du.

Atzoko egun eguzkitsuaren ondoren, berriro hodeiak nagusitzen joango dira pixkanaka. Ostarteekin tartekatuko dira egunean zehat, eta arratsaldearen amaierarako euria eta guzti egin lezake. Haize zakarrarekin batera etorriko da egoera hori, iparretik joko duena. Nahasketa tenperaturetan igarriko da, ez baitira epelegiak izango: 10 eta 19 gradu artekoa aldea espero da. 

Bihar bezperako hodei horiek geratuko dira, eta euriarekin batera egingo dute, gainera.  Egunak aurrera egin ahala zeruak garbituko dira, eta nahiko oskarbi garatuko dira egunaren amaieran. Eolo jauna, berdintsu: iparraldetik eta bolada gogor batzuekin. Tenperaturak nahiko baxuak izango dira: 7 gradutan hasi eta 15 gradutaraino. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide