⛅ EGURALDIA

Zeru urdinak espero dira

Erredakzioa 2022ko ekainaren 28a

Tenperaturek gora egingo dute berriro, eta zeru oskarbiak izango ditugu. Bihar, berriro ere hodeiak pilatzen joango dira. 

Eguraldiak bere onera itzuliko da datozen orduetan, gizaki gehienen estandarren arabera, bederen: egun eguzkitsua dugu aurrean. Haizeak iparretik joko du, eta bereziki arratsaldean biziki egingo du hori. Tenperaturek gora egingo dute, 8 eta 23 gradu artean kokatuta.

Bihar, berriz, hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta hodei horiek bereziki arratsaldean ugarituko dira. Iparretik joko du haizeak, eta arratsaldean zakartuko da. Giro horrek ekarriko du maximoek berriro zerbait beherantz joko dutela, baina ez astelehenean bezainbeste: 9 eta 19 gradu arteko aldea iragarri dute ostegunerako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago