⛅ EGURALDIA

Astelehen goibel eta freskoa

Erredakzioa 2022ko ekainaren 27a

Asteburuan izandako giroa luzatuko da gaurkoan ere, baina bihartik aurrera berriro Eguzkia ikusi ahalko dugu.

Oso zeru estaliak izango ditugu gaur, eta euri zaparrada txikiak ere gerta daitezke, batez ere goizean. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia izango dugu. Horren guztiaren ondorioz, tenperaturak nahiko fresko mantenduko dira egun osoan zehar: minimoa 9 gradutan eta maximoa 14 gradutara baino ez. 

Bihar lainoak izango ditugu egunsentian, baina, oro har, zeru garbiagoak agertuko dira ondoren. Goizean behe hodei batzuk izan badaitezke ere, ateri eutsiko dio. Haize ahula izango dugu, norabide aldakorrekoa, baina tarteka zakartuko omen da. Tenperaturak tarte handiagoan mugituko dira: 5 eta 22 gradu artean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago