Musika klasikoak Araba zeharkatuko du abuztuan

Erredakzioa 2022ko eka. 24a, 10:00
Concerto 1700 taldea Artziniegan izango da abuztuaren 20an. / Argazkia: CONCERTO1700.com

Abuztuaren 15etik 28ra bitartean, Musika klasikoa Araban zikloak sei kontzertu eskainiko ditu Elvillar, Artziniega, Murgia, Kanpezu, Trebiñu eta Zalduondon.

Aurten ere, musika klasikoa Arabako herrietara eramango du Musika klasikoa Araban zikloak. Aste honetan, egitarauaren berri eman dut Ana del Val Kultura diputatuak eta Patrick Alfaya Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari artistikoak.

Lehenengo hitzordua abuztuaren 15ean izango da, Trebiñun, 20:00etan Jasokundeko Andra Mariaren elizan (Argote), Iñaki Alberdiren kontzertuarekin; Soler eta Piazzollaren lanak oinarri izango ditu Suite diacrónica saioan.

Bigarren txanda, hilaren 19an, 20:00etan Elvillarreko Jasokundeko Andra Mariaren elizan izango da, David Apellaniz, Carlos Apellaniz eta Luis Fernandez Castelloren eskutik, Beethoven, Schumann eta Brahmsen lanekin. Asteburu berean, larunbatean, hilaren 20an, 20:00etan Artziniegako Jasokundeko Andre Mariaren elizan izango da Concerto 1700 taldea, Divertimenti: tríos de cuerda en la época de Gaetano Brunetti lana aurkezteko. Igandean, abuztuaren 21ean, Jone Martinez eta Carmen Santamariak Los viajes del Alma lied errezitaldia eskainiko dute 19:30ean Kanpezuko Andre Mariaren Jasokundearen elizan.

Zikloaren hirugarren asteburuan bi kontzertu izango dira: ostiralean, abuztuaren 26an, 20:00etan Zalduondoko San Saturninoren elizan, non Cuarteto Adorno laukoteak Beethoven eta Schuberten lanak eskainiko dituen; azken kontzertua igandean izango da, abuztuaren 28an, 19:30ean Murgiako Done Mikelen elizan, Gregorio Solabarrieta Ganbera Orkestraren eskutik, Kevin Volansen She who sleep with a small blanket eta William Waltonen Façade - An entertainment lanekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide